Nerea Garitagoitia izango da hilaren 22ko hauteskundeetarako Zaldibarko EAJren zerrendaburua.
Nerea Garitagoitia izango da hilaren 22ko hauteskundeetarako Zaldibarko EAJren zerrendaburua.
Batzokian egin zuen aurkezpena EAJk. Guztira, 13 erronka dituztela azaldu zuen Garitagoitiak. Alde zaharraren eraberritzea dute lehentasun; eskailera eta arrapala mekanikoak ipiniko gura dituzte, besteak beste. Ospitalearen lurretan aisialdi gunea sortzea eta San Juangoan museo etnografikoa zabaltzea ere proposatu dute.
Idoia Mendiolagarai, egungo alkatea, ere aurkeztu zuten Aldundirako Durangaldeko hautagai moduan.