Liburutegi berriak urtea bete berri du, eta arduradunek balantzea egin dute
Liburutegi berriak urtea bete berri du, eta arduradunek balantzea egin dute.
Azaldu dutenez, dagoeneko, 902 bazkide ditu liburutegiak, iaz baino 204 gehiago. \"Datu hauekin, hiru herritarretatik bat bazkide dela esan daiteke ia\", diote.
Erabilera ere asko igo dela azpimarratu dute; % 45eko igoera, hain zuzen ere. Maileguen kasuan, %42,9 igo da kopurua, plazaratu dituzten datuen arabera. Horretaz gainera, liburutegiko ordenagailu eramangarriak 610 lagunek erabili dituztela azaldu dute. M.O.