Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zaldibarko Udal Euskara Zerbitzua langile euskaldunen zerrendak osatzeko lanean dabil.
Zaldibarko Udal Euskara Zerbitzua langile euskaldunen zerrendak osatzeko lanean dabil.
Hainbat lanetarako behar dira beharginak: ume eta adinekoen zaintzarako, kirol-begirale zein aisialdi-begirale izateko eta eskola partikularrak emateko.
Zeregin horietarako prest dauden herritar euskaldunei izena emateko deia egin die udalak; maiatzaren 6a izango da izena emateko azkeneko eguna. Maiatzaren 11tik aurrera izango dira prest zerrendak.
Haurreskola
Bestalde, Haurreskolan izena emateko epea iragarri du udalak: maiatzaren 2tik 13ra egongo da zabalik. Informazioa Haurreskolan bertan eskuratu behar da, azaldu dutenez.