Euskararen erabilera sustatu eta normalizatzea helburu duen ordenantza osatuko dute azken udalbatzarrean aho batez onartutako irizpide hauek.
Euskararen erabilera sustatu eta normalizatzea helburu duen ordenantza osatuko dute azken udalbatzarrean aho batez onartutako irizpide hauek.
Herritarren \"hizkuntza eskubideak\" betetzeko eta \"euskarak legez izan behar duen tokia bermatzeko\" neurriak dira.
Udal langileek euskara-gaitasuna eduki beharko dute; bestela, udalak ikastaroak ematea erraztuko die. Zerbitzuei dagokienez, udalak zein honen erakunde autonomiadunek irizpideak bete beharko dituzte, zerbitzua bi hizkuntza ofizialetan jasotzea ahalbidetuz. Argitalpen eta errotuluen kasuan, euskararen kalitatea zainduko dute, eta biak erabiltzean, euskarari indar handiagoa emango diote, lekua edo tamaina lako faktoreak aintzat hartuz.