Zaldua Mendi Taldeak irteera berria prestatu du domekarako. Arabako Altzania mendilerroan kokatuta dagoen Albeiz mendira joango dira mendizale zaldibartarrak
Zaldua Mendi Taldeak irteera berria prestatu du domekarako. Arabako Altzania mendilerroan kokatuta dagoen Albeiz mendira joango dira mendizale zaldibartarrak.
Horretarako, goizeko 08:00etan ipini dute hitzordua Udaletxe aurrean, bertan batu eta mendira batera joateko. Egunpasa egiteko aukera eskaintzen du, beraz, Zaldibarko mendi taldeak.
Altzania mendilerroa Asparrena bailaran dago, Araba ekialdean. 25 mendi baino gehiago topatu ditzakegu ingurune horretan. Albeiz mendira Araiatik edo izen bereko herritik, Albeiztik, hurreratu daiteke; hain zuzen ere, handik irten eta ordu eta erdira zapaldu daiteke tontorra. 1.012 metroko altuera du Albeiz mendiak. M.O.