Liburutegian ziklo berri bati ekin gura diote bidaien inguruko kontakizunetan oinarrituta
Liburutegian ziklo berri bati ekin gura diote bidaien inguruko kontakizunetan oinarrituta.
Zaldibarko liburutegian ekimen berria ipiniko dute martxan laster, herritarrek egindako bidaietako pasarteak ezagutzeko aukera emango duena.
Oraindino ez dago zehaztuta noiz hasiko den zikloa, baina arduradunek asteon deialdia egin dute izena emateko: \"Besteon aberastasun pertsonala garatzeko helburuagaz zuk bizi izandako bidaia bereziren bat elkarbanatzeko prest bazaude, etorri edo bidali mezu bat Udal Liburutegira\", diote antolatzaileek.
Ekimenean izena emateko bide moduan mezua bidaltzea aukeratuz gero
liburutegia@zaldibar.org helbide elektronikoa erabiliko beharko da.
Blog kolektiboa
Zikloaren arduradunek azaldu dutenez, bidaien inguruko berbaldiez gainera, mahai-inguruak ere egiteko asmoa daukate.
Parte-hartzaile guztien esperientziekin, argazkiekin eta beste elementu batzuekin blog bat sortzea itxaroten dute Interneten, material guztia pilatuta eta eskuragarri izateko.