Terrazen gaineko ordenantza onartu du udalak

Anboto 2011ko mar. 9a, 10:23

Ostalariek oinezkoentzako espazioa zaindu eta baldintza teknikoak bete beharko dituzte.

Ostalariek oinezkoentzako espazioa zaindu eta baldintza teknikoak bete beharko dituzte. Ordenantza honen bidez, terrazak ipintzeko aukera eskaintzen du udalak, arau konkretu batzuk betez. Mahai eta jesarlekuez gainera, eguzkitakoak, estalkiak, alboko babesak, argiak edota berogailuak ere barneratzen dira ordenantzan, osagarri moduan. Kalea, plaza edota oinezkoentzako gunea izatearen arabera aldatu arren, oinezkoei beti utzi beharko zaie pasabidea. Gainera, alboko babesa jarri beharko dute azalera mugatzeko eta itsuak oztopoaz ohartzeko. Terraza ipini ahal izateko lizentzia bederatzi hilabetero berritzeko aukera egongo da. Arau hauste arinak izango dira ordutegia ez betetzea, baimenik ez izatea edota garbi ez mantentzea. Larria izango da araututako osagaiak jartzea baldintza tekniko eta estetikoak bete barik -publizitatea ezin daiteke ipini, esaterako-; oso larritzat hartu da oinezkoei ibiltzea galaraztea eta espazioa hondatzea. 200 eta 3.000 euro bitarteko isunak ipiniko dituzte, graduaren arabera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!