Zazpi urte egingo ditu gaur Zaldibarko Gaztetxeak, eta hori ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte gazteek.
Zazpi urte egingo ditu gaur Zaldibarko Gaztetxeak, eta hori ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte gazteek.
Dena dela, astean zehar hasi dira ekintzak egiten, egitaraua borobilduz. Eguaztenean garagardoa egiteko tailerra izan zuten, edari hau era tradizionalean zelan egiten den ikasteko. Eguenean Itsasoaren alaba dokumentala ikusteko aukera izan zuten Gaztetxean; atzo, 4. Graffitti tailerra eta pintxo hotz eta beroen lehiaketa eratu zituzten.
Jai nagusia, baina, gaurkoa izango da. Karnabalekin bat eginez, mozorrotuta joateko deia egin dute gazteek, eta 14:00etan hasiko dute jaia bazkariagaz. Postre orduan El feeling es así antzezlana ikusiko dute, eta gero familia argazkia aterako dute. Iluntzean tabernaz taberna poteoan ibiliko dira. Amaitzeko, gaueko 23:00etan kontzertuak emango dituzte Disorders eta Joxpa taldeek.