Banaketako furgoneta bat lapurtzeagatik lagun bat atxilotu dute

Anboto 2011ko mar. 2a, 12:52

Ertzaintzak 35 urteko gizon bat atxilotu zuen martitzenean (martxoak 1) giltzak ipinita zituen banaketako furgoneta bat osteagatik.

Ertzaintzak 35 urteko gizon bat atxilotu zuen martitzenean (martxoak 1) giltzak ipinita zituen banaketako furgoneta bat osteagatik. Furgoneta Zaldibarko San Andres etorbidean aparkatuta zegoen eta gidariak giltza ipinita utzi zuen banaketa zereginetan zebilen bitartean. Orduantxe aprobetxatu zuen 35 urteko gizon batek furgoneta osteko. Ertzaintzak Amorebieta-Etxanoko saihesbidean lokalizatu zuen Renault Express furgoneta; autoa geldiarazi eta gidaria atxilotu zuten. Ertzaintzaren arabera Bizkaiko Probintzia Auzitegiak gizon hori bilatzeko, atxilotzeko eta kartzelan sartzeko agindua emana zuen aurretik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!