Herritarrek parte hartzeko tresna legez aurkeztu arren, \"tertulia hutsak\" izan direla salatu dute, \"gai garrantzitsuez ezin izan delako berba egin\".
Herritarrek parte hartzeko tresna legez aurkeztu arren, \"tertulia hutsak\" izan direla salatu dute, \"gai garrantzitsuez ezin izan delako berba egin\".
Lau urte dira Zaldibarren Agenda 21eko foroak egiten hasi zirela, eta Ezker Abertzalearen iritziz, \"argi geratu da hauen helburua erakundeen jarduna zuritzea dela\".
Lurralde Zati Plana, Hiri Antolamendurako Plana, trenbideko obrak, aurrekontuak eta eskola ereduaz eztabaidatzeko deia egin dezatela eskatu du Ezker Abertzaleak. Hain zuzen ere, \"gai garrantzitsuak lantzen ez diren bitartean\", eurek ez dutela parte hartuko aurreratu dute.
Ingurumenarekiko jasangarritasuna aztertzen dela-eta, \"AHTaren gainean ezin eztabaidatzea\" ere kritikatu dute.