Sanandresak hasiko dira gaur arratsaldean

Anboto 2010ko aza. 26a, 10:09

Txupinazo bigaz hasiko dituzte Zaldibarren aurtengo San Andres jaiak. Izan ere, ofizialki 19:00etan udaletxetik botatako txapliguagaz hasiko badira ere, Gaztetxekoek 18:50ean jaurtiko dute.

Txupinazo bigaz hasiko dituzte Zaldibarren aurtengo San Andres jaiak. Izan ere, ofizialki 19:00etan udaletxetik botatako txapliguagaz hasiko badira ere, Gaztetxekoek 18:50ean jaurtiko dute. Udalak antolatutako ekitaldietan umeek aukera zabala izango dute, adibidez, zapatuan. Hilaren 29ko arratsalderako, ostera, Pintxoen Eguna eratu du Helmuga elkarteak. Egun handia 30a izango da; kalejira, meza eta bazkariaz gainera, pilota partiduak ere jokatuko dituzte Olazarren.

Baserritar eguna

Gaztetxean kontzertuak iragarri dituzte gaurko eta biharko Kokein, Feos Pero Majos, Raxfer eta 3gabe2 taldeekin. Baserritar eguna ere sortu dute biharko: bazkaria eta antzerkia dituzte eskaintzan, besteak beste. Hilaren 30ean, jolasak eta txokolatada egingo dituzte umeentzat.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!