Berdintasunerako komunikazioa, ikastaroetan

Anboto 2010ko urr. 31a, 09:00

Zaldibarko Udaleko politikari, administrari eta teknikariek ikastaroak jasotzen dihardute.

Zaldibarko Udaleko politikari, administrari eta teknikariek ikastaroak jasotzen dihardute. Maiatzean onartu zuen udalbatzarrak Berdintasunerako komunikazioaren ordenantza, udaleko jardueretan zein irudietan emakumeak diskriminaziorik barik tratatzeko helburuz. Hizkuntza eta irudien erabilpena arautzen du ordenantza honek, eta udal langile zein kargu publikoak horren gaineko irizpideak jasotzen dabiltza ikastaroetan, udaleko ordezkariek azaldu dutenez. Gainera, araudia betetzen laguntzeari eta sentsibilizazioari begira, gida bat prestatzen dabiltza; tresna praktikoak, ohiko akatsak eta zuzenketarako aukerak eskainiko ditu gida horrek, oharrean diotenez. Udaletik diotenaren arabera, \"EAEn ez dago mota honetako ordenantza askorik, eta eskualdean ere ia nobedadea dela esan daiteke\". Udaleko zein bere menpeko edozein erakundetan aplikatu beharko dute ordenantza. Bando, kartel edota errotulazioetan eragingo du, esaterako.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!