Zaldibarren lagun bi hil dira auto istripuan

Anboto 2010ko urr. 27a, 09:25

Bart gaueko 23:00etan jazo zen istripua A-8 autopistan. Auto batek tunelarako sarrera baino lehentxoago hezia jo eta lagun bi hil ziren.

Bart 23:00etan jazo zen ezbeharra A-8 autopistan. Auto batek tunelarako sarrera baino lehentxoago hezia jo eta lagun bi hil ziren. Autoa Donostiarako noranzkoan zihoan. Oraindik zergatirik ez dakiten arren, Zaldibarren A-8 autopistaren tunelerako sarrerako by passean, matrikula frantsesa zuen Renault Clio batek alboko heziaren kontra jo zuen. Talka oso gogorra izan zenez, turismoan zihoazen lagun biak barruan harrapatuta geratu ziren eta suhiltzaileen beharra izan zuten handik irtetzeko. Ondoren, bertaratutako sorosle zerbitzuak eginahalak egin zituen lagun biak erreanimatu guran, baina ezin izan zuten eta biak hil ziren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!