Tasa biren errolda eginda, ordaintzeko epea hasi da

Anboto 2010ko urr. 15a, 13:06

Gobernu batzarrak tasa biren inguruko erroldak onartu zituen irailean; pasabidea duten ibilgailuak espaloitik sartzeagatikoa bata, eta dendetako errotulu eta iragarkien gainekoa bestea.

Gobernu batzarrak tasa biren inguruko erroldak onartu zituen irailean; pasabidea duten ibilgailuak espaloitik sartzeagatikoa bata, eta dendetako errotulu eta iragarkien gainekoa bestea. Urriaren 31ra bitarteko epea ipini dute ordainketak egiteko. Aurretik, 15 egunean, tasak aurkeztu eta erreklamazioak egiteko aukera izan dute herritarrek. Tasa horiei dagozkien ordainagiriak udal bulegoetan daude, zergapekoek borondatez ordaintzeko bidea izan dezaten. Epe horretan ordaintzen ez dutenei %5eko igoeragaz ordainaraziko zaie tasa. Jakinarazpena egin eta hilabetera oraindik ordaindu barik segituz gero, %20ko igoeragaz eta prozedurak ekarritako kostuak gehituz ordainaraziko zaie tasa. Udaletik azaldu digutenez, aurten tasak ez igotzea erabaki dute, "ez delako momentu egokia".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!