Gaztelekua zabalik, asteburuetan

Anboto 2010ko urr. 1a, 12:28

12 eta 16 urte bitarteko gazteek aisialdirako aukera berri bat izango dute, beraz, asteburuetan.

Zaldibarko Gaztelekua martxan da berriro ere. 12 eta 16 urte bitarteko gazteek aisialdirako aukera berri bat izango dute, beraz, asteburuetan. Barikuetan 17:00etatik 20:30era egongo da zabalik, eta zapatu zein domeketan 16:30etik 20:30era. Udalak bertan parte hartzera gonbidatu ditu herriko gaztetxoak. Ikastaroak, irteerak, jai bereziak, eskulanak, lehiaketak eta berbaldiak burutuko dituzte, besteak beste, Gaztelekuan. \"Euskal giroan, lagunekin olgetan eginez ikasteko eta ondo pasatzeko lekua\" dela adierazi du udalak. Bertan parte hartzeko baldintza bakarra, azaldu dutenez, euskaraz jardutea da. Liburutegiak ekintzekin aurrera segitzen du, eta hilaren 15era bitartean, perretxikoen gaineko \'Denok perretxikoak hartzera!\' izeneko erakusketa izango da ikusgai.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!