Julen Orbegozo durangarrak irabazi du postal lehiaketa

Anboto 2010ko ira. 28a, 11:02

Bigarren saria Ainhoa Cerrosek eskuratu du, eta Endika Blancok aipamen berezia jaso du.

Zaldibarko liburutegiko III postal lehiaketaren irabazleak aukeratu dituzte. Bigarren saria Ainhoa Cerrosek eskuratu du, eta Endika Blancok aipamen berezia jaso du. Lehengo saria Julen Orbeogozo durangarrarentzat izan da. Mallorcatik bidali zuen bere postala. Bigarren saria, berriz, Ainhoa Cerrosentzat izan da; Panamatik heldu zen bere postala Zaldibarrera. Aipamen berezi bat izan du Endika Blanco durangarrak, Eskoziatik bidalitako postalagatik.

Erakusketa

Horretaz gainera, urriaren 1etik 15era Zaldibarko liburutegian \"Denok perretxikoak hartzera !\" izeneko erakusketa egongo da. Erakusketa honetan perretxikoei buruzko liburuak izango dira ikusgai, eta bazkideen eskura egongo dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!