Euskadiko western txapela erabakiko da gaur

Anboto 2010ko ira. 12a, 10:00

Mendebaldeko filmetako itxura hartuko du gaur eta bihar Zaldibarrek. Izan ere, Euskal Western elkarteak antolatuta, Euskadiko Western Estaltze finala jokatuko da, proba ugaritan banatuta.

Mendebaldeko filmetako itxura hartuko du gaur eta bihar Zaldibarrek. Izan ere, Euskal Western elkarteak antolatuta, Euskadiko Western Estaltze finala jokatuko da, proba ugaritan banatuta. Atzo goizetik hasi zen lehia. 10:00etatik aurrera hainbat probatan parte hartu zuten, eta gauean afaria eta kontzertua izan zituzten gozagarri.

Katalunia-Euskadi

Gaur Team Penningaren bigarren txanda jokatuko dute, goizeko 10:00etatik aurrera, eta bertan jakingo da zein talde den aurtengo garailea. Horren atzetik, 13:00etan, beste zita garrantzitsu bat: Katalunia eta Euskadiren arteko Federazio Koparen finala. Zaldibarren erabakiko da zein selekziok janzten duen txapela. Jardunaldia sari banaketa eta banderen desfileagaz itxiko dute, eguerdiko 14:30ean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!