Oporretarako postal lehiaketa eratu dute

Anboto 2010ko uzt. 13a, 09:39

Hirugarren bider antolatu dute Zaldibarko liburutegiak eta Euskara sailak lehiaketa hau. Ekimen honen helburua euskaraz idaztea bultzatzea da.

Hirugarren bider antolatu dute Zaldibarko liburutegiak eta Euskara sailak lehiaketa hau. Ekimen honen helburua euskaraz idaztea bultzatzea da. Oporretara joan zaren tokitik postal bat erosi, euskaraz idatzitako deskribapen labur bat egin eta Zaldibarko Udal liburutegira irailaren 17a baino lehen postaz bidali ez gero 100 euro irabaz ditzakezu. Bigarren sarituak 60 euro jasoko luke eta 16 urtetik beherakoek 30 euro. Postala Euskal Herria 5 behea 48250 helbidera bidali behar da zigilu eta zigilu.markarekin. Postalean telefonoa ere ipini behar da. Javier Vidal, Zaldibarko liburuzainak adierazi duenez, \"sarituko dena postala eta deskribapena polita eta originala izatea da. Hau da, \"postala hondartza eta palmerena ez izatea\". Deskribapen laburra izan behar da eta norbere hitzekin idatzia \"lagun bati bidaliko bazenio bezala\", azaldu du liburuzainak. Ondoren bidaltzen diren postal guztiekin erakusketa bat egingo dute liburutegian. Aurtengoa hirugarren aldia da Zaldibarko liburutegi eta euskara sailak postal lehiaketa antolartzen dutena. Ekimen honen helburua euskaraz idaztea bultzatzea da. Liburuzainak adierazi duenez, \" iaz arraroa izan zen beherakada bat eman zen parte hartzean lehenego urtearekin alderatuta\". Aurten liburutegi berriarekin parte hartze handiagoa espero du liburuzainak, baina \"arrakastarik ez badu datorren urtean beste zerbait pentsatu beharko dugu\", adierazi du Vidalek. Aurreko urteetan postalak Koloradoko Cañoi handitik, tailandiatik edo Baionatik jaso genituen, besteak beste.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!