A8 autobidea itxiko dute gaur gauean Iurreta eta Ermua artean, sute-simulazio bategatik

Anboto 2010ko uzt. 5a, 08:49

Zaldibarko tunelean egingo dute simulazio ekintza, 00:00etatik 05:00etara bitartean bidea itxiz. N-634 errepidetik bideratuko dute trafikoa.

Zaldibarko tunelean egingo dute simulazio ekintza, 00:00etatik 05:00etara bitartean bidea itxiz. N-634 errepidetik bideratuko dute trafikoa. Herrizaingo sailak jakin eragin duenez, sutea eragingo duen istripu bat irudikatuko dute, gertatzen dena aztertzeko helburuz. Modu honetan, \"hobekuntzaren baten beharra\" dagoen ala ez jakingo dute, eta baita \"taktika operatiboen informazio, komunikazio eta interbentzio alorretan aldaketarik behar den ala ez\". Simulazioan hainbat taldek parte hartuko dute: Bizkaiko eta Gipuzkoako suhiltzaileek, Eusko Jaurlaritzako Babes Zibila eta Larrialdietarako Arreta Zuzendaritza, Osakidetza, Ertzaintzaren zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritza, Bizkaiko aldundia tunelen kudeatzaile eta agintaria, INTERBIAK esplotazio zuzendaria, AUBISA tunelen esplotazio arduraduna eta OITB, Bizkaiko tunelen azterketarako antolakundea. Trafiko mozketak bi norabideetan eragingo du, eta N-634 errepidetik bideratuko dute zirkulazioa Iurreta eta Ermua artean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!