Olioa birziklatzeko sistema berria ipini dute Zaldibarren

Anboto 2010ko uzt. 1a, 15:01

Zaldibarren etxeko olioa birziklatzeko bi makina ipini ditu udalak, Olazar kalean eta Zaldua plazan.

 

Idoia Mendiolagaray Zaldibarko alkateak azaldu duenez, "sistema berri honegaz" olioa "eroso eta garbi" birziklatu daiteke. [imgd]http://www.anboto.org/images/7900/7901/1.jpg[/imgd]

Zaldibarko Udalak herritarren artean 1.100 pote banatu ditu, alde zaharrean. Datozen egunetan, Zaldibarko beste auzo batzuetan banatuko dituzte. Hala ere, alkateak adierazi duenez, "herritarren batek etxean ontzia jasoko ez balu, Udaletxean jaso dezake". Aho zabala duten ontzi gris horiek makina berdeskan sartzen dira, eta beste ontzi garbi eta huts bat jasotzen du erabiltzaileak; "birziklatzen jarraitzeko", dio alkateak. Beraz, makinan ezin da edozein ontzi sartu.

Zaldibarko alkateak adierazi duenez, "lehenago bi hilean behin furgoneta etortzen zen goizez. Makina hauekin, aldiz, bakoitzak nahi duenean birziklatu dezake. Gainera, itxiera hermetikoa daukate eta olioa isurtzea ekiditen du". Bestalde, alkateak gogora dakarrenez, "birziklatzea garrantzitsua da litro bat olio erabilik mila litro ur kutsatu dezake-eta".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!