Eizagako jaiak gaur hasten dira, egitarau zabalagaz

Anboto 2010ko eka. 25a, 08:45

Eizaga auzoko jaietan ekitaldi ugari antolatu du Eizaga Auzo elkarteak, gaur hasi eta martitzenera arte.

Zaldibarko Eizaga auzoko jaietan ekitaldi ugari antolatu du Eizaga Auzo elkarteak, gaur hasi eta martitzenera arte. Gaur 18:00etan haurrentzako marrazki-idazlan lehiaketa egingo dute, ordubete geroago, txokolatada herrikoia parkean. Ondoren, txopoa altxatuko dute, 19:30ean, eta gero luntxa Eizaga Auzo elkartean. Gaueko 21:30ean, lagunarteko jai-afaria egingo dute. Zapatuan lehiaketekin hasiko dute eguna; paella eta tortila lehiaketagaz, hain zuzen ere. 14:00etan sari banaketa eta amaieran, herri-bazkaria. Arratsaldeko 18:00etan bolo txapelketan parte hartzeko aukera izango da, 7 euroren truke. Txapelketako irabazleak 90 euro eta garaikurra jasoko du; bigarrenak, berriz, 70 euro. Hala ere, lehenengo seirek izango dute saria. Bitartean, saiheski herrikoia izango dute. Domekan, 12:30ean, San Pedro ermitan meza nagusia; gero ardo eta gaileta banaketa. 13:45ean Ermuko Txindurri dantza taldearen ekitaldia. 18:00etan asto probak eta 20:30ean errifa zozketa. Martitzenean, San Pedro deuna egunean, nagusiei omenaldia egingo diete. Arratsaldeko 19:30ean, San Pedro ermitan meza egingo dute, hildakoen omenez. Jaiei amaiera afari eder bategaz emango diete; 21:00etan izango da, Eizaga auzo elkartean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!