Lauburua berriz margotuko dela adierazi du Mendiolagaraik

Anboto 2010ko eka. 21a, 09:28

Ezker abertzalearen salaketak sortutako eztabaida \"antzua\" dela esan du alkateak.

Ezker abertzalearen salaketak sortutako eztabaida \"antzua\" dela esan du alkateak. Zaldibarko alkateak lauburua berriro ere margotuko dela azaldu du prentsa ohar bidez, eta ezabatu izana \"behin-behineko\" erabakia izan dela esan du. \"Inongo helburu politikorik barik\" hartutako neurria izan dela gaineratu du. Mendiolagarairen arabera, Udalak Solobarriako itxura aldatzeko proposamena jaso zuen, Zalduaren armarria eta zelaiaren izena margotu asmoz. \"Orain herriko armarria eta lauburua margotuko ditugu\", azaldu du. Proposamen hau garatzeko Udalak kosturik ez duela izan azpimarratu du, \"biztanleei udaleko ekintzetan parte hartzeko aukera emateko politikari jarraituz\". Lauburua sentsibilitate ugari batzen dituen ikurra dela adierazi du Mendiolagaraik, eta ezabaketagaz ez dela inor mindu gura izan. Bestalde, kaleetako hormetan, margotutako hainbat lauburu agertu direla salatu du: \"kaleetako pintadek kostu ekonomikoa dakarte, azkenean herritarrek pairatu behar izaten dutena\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!