Txistulari eta dantzarien historia dakar Lasuenek

Anboto 2010ko eka. 18a, 12:42

Balendin Lasuenek Zaldibarko txistulari eta dantzariak izenburua duen 29. liburuxka argitaratu du; orain 10 urte hasi zuen bildumaren \"azken aurrekoa\".

Balendin Lasuenek Zaldibarko txistulari eta dantzariak izenburua duen 29. liburuxka argitaratu du; orain 10 urte hasi zuen bildumaren \"azken aurrekoa\". Liburuan Zaldibarko txistulari eta dantzarien historia jasotzen du, lehenagoko argazkiekin, \"Zaldibarrek ez zuen dantzari tradiziorik lehenengo dantzari taldea 1931n bigarren errepublika garaian osatu zuten arte". Gaur egun, baina, Lasuenek adierazi duenez, \"hutsa da euskal dantzek Zaldibarren bizi duten egoera. Azken bi hamarkadatan ia ez dugu gure plazatan betidaniko dantza talderik ikusi\". Herriko lehenengo hiru txistularien biografia ere ezagutarazi du, eta, bestalde, \"gaur egun finkatuta\" dagoen eta orain dela 55 urte ospatzen den Durangaldeko Txistulari Egunari buruzko datuak ere biltzen ditu. Zaldibarko herritarrak liburuxka datorren astean jasoko dute. Bildumako azken alea Gabonetan argitaratuko du Lasuenek; \"ezberdina izango" ei da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!