Zaldibarko argazki zaharren erakusketa antolatu du Ilargi taldeak

Anboto 2010ko eka. 20a, 10:00

Ilargi argazki taldeak 25. urteurrena ospatzeko Zaldibarko argazki zaharren erakusketa antolatu du ekainaren 19 eta 20an.

Ilargi argazki taldeak 25. urteurrena ospatzeko Zaldibarko argazki zaharren erakusketa antolatu du ekainaren 19 eta 20an. 1890. urtetik gaur egunera arteko argazkiak ikusteko aukera izango dute Udaletxe plazara hurbiltzen direnak. Jose Luis Fernándezek azken 40 urtetik hona egindako argazkiak ere bertan ipiniko ditu: \"Ez ditut zenbatu, ugari ditut-eta\". Jose Luis Fernándezek argazki kamera \"lehen soldatagaz\" erosi ei zuen, \"15 urtegaz.\" Fernándezek erakusketara eskolako argazkiak, umetan jolasten zutenekoak eta gaztetakoak eroan ditu. Batek baino gehiagok bere burua hor ikusita \"sorpresa\" hartuko duela aipatu du: \"Jasandako aldaketak ikusiko ditugu, eta barre egingo dugu\". \"Argazkiek azken urteetan izan dugun bilakaera islatzen dute\", dio. Argazki kamera zaharren erakus keta ere antolatu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!