Lagun bat atxilotu dute etxe baten ustez lapurreta egiteagatik

Anboto 2010ko eka. 11a, 09:00

Eguazten arratsaldean jazo zen gertakaria. Etxe baten sartu zen 39 urteko gizonezkoa, erradiografia bat erabiliz.

Eguazten arratsaldean jazo zen gertakaria. Etxe baten sartu zen 39 urteko gizonezkoa, erradiografia bat erabiliz. Erradiografia zati bat erabiliz lortu ei zuen atea zabaltzea, Herrizaingo sailak jakin eragin duenez. Etxean bizilagun bat zegoen, baina ez zen ustezko lapurraren presentziaz konturatu. Hainbat gela miatu zituen honek, eta ihes egiten ari zela, bizilagunek ikusi zuten, balkoi batetik terraza komunitario batera salto egiten zebilela. Ertzaintzari abisua eman, eta Durangoko ertzain-etxeko agenteek herriko beste leku baten topatu zuten gizona. Bertan atxilotu zuten eta gainean hainbat bitxi zituela ohartu ziren: eskuturreko bi, eraztun bat eta kate bat. Ustez atea zabaltzeko erabilitako erradiografia zatia ere gainean zuen. Bitxi hauek nondik hartu zituen ikertzen dabil Ertzaintza.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!