Emakumearen osasunari buruzko jardunaldiak Zaldibarren

Anboto 2010ko mai. 28a, 09:50

Zaldibarko Udalak bat egin du gaur ospatzen den Emakumearen Osasunari Buruzko Nazioarteko Egunagaz eta Emakumearen Osasunari Buruzko I. jardunaldiak antolatu ditu.

Zaldibarko Udalak bat egin du gaur ospatzen den Emakumearen Osasunari Buruzko Nazioarteko Egunagaz eta Emakumearen Osasunari Buruzko I. jardunaldiak antolatu ditu. Gaur, arratsaldeko 17:00etan, Antonio Ruiz Zaldibarko Ospitaleko Psikiatrak La depresión en las mujeres: factores y prevención hitzaldia emango du liburutegi zaharrean. Berdintasun teknikariak ezagutzera eman duenez, emakumeak etxetik kanpora eta etxean duten gainkargaz, pentsio oso baxuak dituzten alargunen bakardadea bizitza soziala egiteko baliabiderik ezaz, sakrifizioan oinarritutako hezkuntzaz... horri guztiari buruz hitz egingo dute bertaratutakoek. Atzo beste hitzaldi bat egin zuten Murgibe Berdintasun aholkularitzaren eskutik: Del cuidar al autocuidado de las mujeres; zaintzari buruzko kontzeptu osasungarriagoa izateko gomendioak, laguntza eskaintzen duten tailerrak eta norberak bere ongizatea ere bilatu behar duela mahai-gainean jarri zituzten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!