Emakumea eta osasuna lotuz, jardunaldiak

Anboto 2010ko mai. 26a, 12:22

Emakumearen osasunaren aldeko nazioarteko eguna ospatuko da hilaren 28an. Horren harira antolatu dituzte ekitaldiak Zaldibarren.

Emakumearen osasunaren aldeko nazioarteko eguna ospatuko da hilaren 28an. Horren harira antolatu dituzte ekitaldiak Zaldibarren. \"Emakumeek hainbat oztopo aurkitzen dituzte osasun arloan\", udaletik bidalitako oharrean azaltzen dutenez. Oztopo horien inguruan berba egin eta aztertzeko eratu dituzte jardunaldiok. Lehena eguenean izango da, hilaren 27an. Bertan, \"besteekiko zaintzak suposatzen duen lana\" azaleratuko dute, eta besteen zaintzatik, \"autozaintzara\" pasatu behar duela emakumeak. Murgibek eskainiko du. Bigarrena barikuan izango da. Antsietatea eta depresioa izango dituzte berbagai. Horren zergati, ezaugarri eta ondorioak ikertuko dituzte. Antonio Lopez, Zaldibarko ospitaleko psikiatra arduratuko da zuzentzeaz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!