Liburutegia ofizialki inauguratu dute

Anboto 2010ko mai. 14a, 13:00

Giza kate bat egin zuten, liburutegi zaharretik berrira 25 bat liburu pasatuz.

Giza kate bat egin zuten, liburutegi zaharretik berrira 25 bat liburu pasatuz. [imgd]http://www.anboto.org/images/7500/7585/1.jpg[/imgd] Idoia Mendiolagarai alkateak azaldu duenez, \"ekitaldi berezia egin gura izan dugu, egunero ez da-eta liburutegi berri bat zabaltzen\". Inaugurazio ekitaldira joateko 30 bat gonbidapen banatu zituen alkateak. Horien artean, ekitaldian Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputatua, Valentin Lasuen Zaldibarko liburutegi zaharreko bultzatzailea eta Gerediaga elkarteko kide izandakoa, hainbat alkate eta ordezkari izan ziren. Ekitaldia liburutegi zaharrean hasi zen, Idoia Mendiolagarai alkateak emandako hitzaldi labur bategaz. Liburutegi zaharrak 38 urte beteko ditu aurten, eta liburutegiaren historiari errepasoa egin zion alkateak. Liburutegi zaharra 1972ko uztailaren 14an inauguratu zuten, 2.011 liburugaz. Gaur egun liburutegi berrian 13.415 liburu daude. Ondoren, giza kate bat egin zuten, liburutegi zaharretik berrira 25 bat liburu pasatuz, Jabier Vidal liburuzainak azaldu duenez, \"lekualdatzea era sinbolikoan irudikatzeko\". Ondoren, zinta ebaki eta Liburutegi berria ikusi zuten bertaratutakoek. Liburutegia Liburu Egunean, orain hiru aste, zabaldu zuten, eta hamabost egunean, Liburutegian 26 bazkide berri egin dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!