Lapurretak izan dira Zaldibarren

Anboto 2010ko mai. 5a, 13:39

Kotxe bi lapurtu eta hainbat trasterotako ateak bortxatu zituzten eguazten goizaldean Zaldibarren.

Kotxe bi lapurtu eta hainbat trasterotako ateak bortxatu zituzten eguazten goizaldean Zaldibarren. Goizaldeko 05:45ean jazo ziren gertakariak, Zalduasolo etorbideko garaje batean, Ertzaintzak emandako datuen arabera. Pertsona batek eman zion gertatutakoaren abisua Ertzaintzari. Atzo goizean zonaldea sokaz inguratuta egon zen eta ertzainak miatzen aritu ziren. Momentuz ez da atxiloturik egon. Herritarrek azaldu dutenez, lehendik ere izan da lapurretarik. Horrelako ekintzak tabernetako makina-txaponjaleetako dirua ostuz hasi ei ziren, eta orain dela aste batzuk beste kotxe bat lapurtu zuten beste garaje batean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!