Olazarko biribilgunetik industrialdera doan bidea amaitzear

Anboto 2010ko api. 1a, 11:00

Lanak amaitzean kamioiak ez dira herri erditik pasatu beharko industrialdera joateko.

Lanak amaitzean kamioiak ez dira herri erditik pasatu beharko industrialdera joateko. Industrialdeko bideko lanetan, Olazarko biribilgunetik Autonomia kaleraino doan tartearen lanak martxoaren 31n amaitu zituzten. Idoia Mendiolagarai alkateak azaldu duenez, \"oraindik industrialderako bidea ez dago guztiz amaituta, azken zati bat egitea falta da Autonomia kaletik Foru kalera doana; lanak oraindik ez dira hasi, baina aurten hasiko dira eta datorren urtean amaitu\". Amaituta dagoen obra zatiak Estatuak tokiko inbertsioetarako bideratzen duen laguntza izan du; 511.000 eurokoa. Egitea falta denak ez du diru-laguntzarik jaso. Zaldibarko alkateak azaldu duenez, \"Euskal Herria kalean 90 graduko angelua egiten duen bihurgunea dago eta, beraz kamioiak ezin dira bertatik pasatu\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!