60 lagun batu ziren Castet Eguneko ekitaldietan

Anboto 2010ko api. 26a, 10:22

\"Gudari eta milizianoak omentzeko\" ekitaldiak egin dituzte asteburuan Zaldibarren. Zapatuan, ikur frankistak kendu zituzten etxe atarietatik, eta domekan Santamañezarrerako igoera egin zuten.

\"Gudari eta milizianoak omentzeko\" ekitaldiak egin dituzte asteburuan Zaldibarren. Zapatuan, ikur frankistak kendu zituzten etxe atarietatik, eta domekan Santamañezarrerako igoera egin zuten. [imgd]http://www.anboto.org/images/7400/7468/1.jpg[/imgd] Zapatu goizean \"Castet brigadako hamar bolondresek\" hogeita hiru ikur faxista kendu zituzten beste hainbeste ataritik. Horren ostean, udaletxera zuzendu eta, berako bulegoetan, alkateari utzi zizkieten. Idatzian honako hau jarri zuten: \"zure esku uzten ditugu ikur faxista hauek, esperantza handirik gabe baina, zerbait egokia egin dezazun\". Aurretik, 1937ko apirileko egunak eta hamazortzi urtetan egindako Castet Egunak gogoratzen dituen erakusketa jarri zuten udaletxeko plazan. Domekan, urteroko Santamañezarrera igoera egin zen jausitako miliziano eta gudariak omentzeko. 60 lagun batu ziren tontorrean eta, ekitaldi xume batean, ikurriña berria jarri zuten. Jaitsitakoan San Martin plazan elkartu eta kalejiran joan ziren Castet Elkartera. Castet elkarteko kide batek eskerrak eman zizkien bertaratuei deitzaileen izenean (Castet, Durango 1936, Berriz 1936 Gogoratzen, Andikona eta Ahaztuak). Adierazi zuenez, \"gudari eta milizianoei gorazarre egiteko\" elkartu ziren. \"Memoria gaurko borrokaren parte\" dela komentatu zuen. Are gehiago, \"frankismoan askatasun falta bazen ezaugarria, gaur beste hainbeste\", bere berbetan. \"Orduan gorri-separatistak baziren etsaia, gaur terroristak; baina harro gaude haiekin eta borrokan jarraituko dugu\". Eusko Gudariak abestuta amaitu zen ekitaldia, luntxari paso emateko. [img]http://www.anboto.org/images/7400/7468/2.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!