Liburutegi berria gaur zabalduko dute, Liburuaren Egunean

Anboto 2010ko api. 23a, 10:18

Zaldibarko Udal Liburutegi berria gaur, Liburuaren Nazioarteko Egunean, zabalduko dute.

Zaldibarko Udal Liburutegi berria gaur, Liburuaren Nazioarteko Egunean, zabalduko dute. Lehengo liburutegia halako bi dela aipatu du Jabier Vidal liburuzainak, eta hainbat espazio sortzeko aukera eskaini du, nagusiena eta umeena bereiziz; Txiki-txokoa, umeentzat beste txoko bat, egunkariak eta aldizkariak irakurtzeko txokoa, eta ikasteko eta ordenagailuekin ibiltzekoa. Horrez gainera, liburutegian dauden 12.000 liburuak gaika bereizi dituzte; guraso eskola, mendia, bidaiak, emakumea... topaketa errazteko asmoz. Eta nobedadeak ere leku berezia izango du, jendeak hobeto identifikatzeko. Gainera, \"wifia daukagu jendeak bere ordenagailuagaz etortzeko, eta laster ordenadoreak ipiniko ditugu\". DVDak eta CDak ere badaude alokagai. Liburutegian 700 bazkide daude, eta Vidal liburuzainak bazkide kopurua eta erabilera igo egingo dela uste du, ordenagailuak ipintzen dituztenean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!