Santamañezarreko borroka gogoan izango dute asteburuan

Anboto 2010ko api. 21a, 12:57

Datorren asteburuan Castet Egunaren harira izango diren ekitaldiak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Zaldibarko Castet, Durango 1936 eta Berriz Gogoratzen elkarteetako ordezkariek.

Datorren asteburuan Castet Egunaren harira izango diren ekitaldiak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Zaldibarko Castet, Durango 1936 eta Berriz Gogoratzen elkarteetako ordezkariek. 1993an ospatu zen lehen Castet Eguna Zaldibarren, izen bereko elkarteak antolatuta. Beraz, aurtengoa hamazortzigarren aldia izango da. Azken hiru urteotan moduan, aipatutako hiru elkarteez gainera, Otxandioko Andikonak eta Ahaztuakek ere egin dute ekitaldietan parte hartzeko deialdia. Egiatarauari dagokionez, zapatu goizean ikur faxisten ezabaketa egingo dela azaldu dute antolatzaileek. Domekan, goizeko 10:00etarako Santamañezarrera igoera antolatu dute udaletxe aurretik irtenda. Gailurrean ekitaldi txiki bat burutuko dute, eta 12:30ean San Martin plazatik Castet Elkarteraino kalejira egingo da. Ostean, Castet Elkartearen egoitza aurrean ekitaldia eta luntxa prestatuko dituzte. Asteburu osoan zehar 1937ko apirileko egun haiek gogoratzeko erakusketa izango da kalean.

1937an

Intxorta jausita, indar faxistek Zaldibar hartu zuten apirilaren 25ean. Borroka gogorrak izan ziren Santamañezarren eta bertan hil ziren Iñaki Castet, Abellaneda batailoiko komandantea, eta beste berrogeiren bat gudari eta miliziano. Horregatik \"gogoratzen ditugu urtero Euskal Herria eta askatasunaren alde borrokan jausitakoak\", adierazi dute antolatzaileek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!