Bibidertu egin da, azken hiru urteetan, Zaldibarren bizi diren etorkinen kopurua

Anboto 2010ko api. 15a, 10:12

Zaldibarko Udalak herrian bizi diren etorkinen azterketa eta diagnostikoa egin du azken hilabeteetan, etorkinen populazioaren errealitatea zein den zehatz jakiteko asmoz.

Zaldibarko Udalak herrian bizi diren etorkinen azterketa eta diagnostikoa egin du azken hilabeteetan, etorkinen populazioaren errealitatea zein den zehatz jakiteko asmoz. Zaldibarren azkeneko hiru urteetan bibidertu egin da etorkinen kopurua: gaur egun 210 etorkin daude erroldatuta; 2006an, berriz, 103. Gehienak Marokotik etorritakoak dira, ondoren Portugaldik eta Errumaniatik. Taibide enpresak burututako azterketako datuen arabera, etorkinak udalerriko populazio osoaren %6,8 da; Euskadin dauden etorkinen batezbestekoa (%6,1) baino apur bat gehiago. Txostenean, bertako eta kanpotik etorritako 40 pertsonen testigantza eta iritzia ere jaso dute herrira heldu eta integrazioaren prozesuaren inguruan. Azterketaren arabera, atzerritarren ardura nagusiak lana eta etxebizitza lortzea eta euren administrazio-egoera legeztatzea dira, baina Zaldibarren \" gustura eta lasai\" daude. Zaldibarko bertako herritarren pertzepzio orokorrari dagokionez, \"etorkinak udalerrian gehiago integratu beharko liratekela\" adierazi dute, eta \"oso ontzat\" jo dute eskolan umeek kultura ezberdinekin elkarbizitzan egoteko aukera. Etorkinekin behar egiten duten erakundeek eta zerbitzu publikoek atzeman dituzten ahul guneen artean, baliabideen eta pertsonal espezializatuaren eskasia eta inplikatutako agenteen arteko koordinazio falta dago. Bestalde, bi norabideetan lan egitea beharrezko ikusten dute, hau da, \"etorkina hartzen duen gizartearen sentsibilizazioa eta etorkinen egokitzapena eta integrazioa bultzatzea\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!