Tren geltokiko txartel-makina erre zuten domeka gauean

Anboto 2010ko api. 12a, 11:41

AHTaren kontrako ekintzak izan ziren domekatik astelehenerako gauean Zaldibar, Durango eta Abadiñon.

AHTaren kontrako ekintzak izan ziren domekatik astelehenerako gauean Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herritan, Euskotreneko geltokietan. Zaldibarren txartelak ateratzeko makina erre zuten ezezagunek, eta Durango eta Abadiñon ere pintaketak azaldu ziren. Berri agentziek azaldu dutenez, Euskal Trenbide Sarea eta Renfeko tren geltoki batzuetan Abiadura Handiko Trenaren kontrako mezuak margotuta agertu ziren atzo goizean, eta han dauden txartelak ateratzeko makinen kontra ekintzak egin zituzten. Zaldibarko geltokiko makina erre egin zuten, eta segurtasun kamera bat margotu ere bai. Durango eta Abadiñoko geltokietan ere agertu ziren pintaketak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!