I. Berdintasun Planak hainbat arlotan egingo du behar

Anboto 2010ko api. 10a, 11:00

Azken Udalbatzarreko osoko bilkuran I. Berdintasun Plana aho batez onartu zuten.

Azken Udalbatzarreko osoko bilkuran I. Berdintasun Plana aho batez onartu zuten. Emakundek berrikusi duen plan honek lau urteko iraunaldia izango du. Diagnostikoa egin ondoren, lan egin beharreko esparruak zehaztu dituzte. Aurten, Udalean bertako edo herritarrei zuzendutako dokumentu eta irudi guztietan emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatuko dute, batez ere, hizkuntzaren erabilerari dagokionez. Helburu hori lortzeko eta emakumeen kontrako bortizkeria errotik kentzeko elkarlana beharrezko ikusten dute, beraz, kultur eta inmigrazio planekin ere kolaboratuko dute, eta emakumeen elkarteekin ere elkarlana bilatuko dute. Bestalde, hilean behin hitzaldi eta debateak ere antolatuko dituzte, eta liburutegi berrian emakumearen arloa nabarmenduko dute. Plana indarrean egongo den lau urte hauetan, Udaletxeko berdintasun zerbitzuak hainbat ekintza burutu eta hainbat arlotan esku hartuko du; hala nola, Kultura-kirol-euskara, lan, hezkuntza edo hirigintza eta ingurumen sailetan esaterako. Azken honetan, generoaren prespektiba sartzea beharrezko ikusten dute, izan ere, Berdintasun Planean azaltzen denez, \"emakume eta gizonak hiriaren erabilera ezberdina egiten dute, beraz, hirian beharrizan ezberdinak dituzte\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!