Ezustean, Nerea Garitagoitia EAJko alkategai

Anboto 2010ko mar. 25a, 11:17

Garitagoitiaren hautagaitza joan zen aste amaieran aurkeztu zuten, eta asteleheneko batzarrean Idoia Mendiolagaraik baino babes handiagoa lortu zuen.

Zaldibarko datorren udal hauteskundeetarako alkategaiaren izendapenak ezustekoa eman du. EAJk Nerea Garitagoitia, Zaldibarko alkateordea, ipini du datorren udal hauteskundeetarako Zaldibarko zerrendaburu. Garitagoitiaren hautagaitza joan zen aste amaieran azkeneko momentuan aurkeztu zuten, eta asteleheneko batzarrean Idoia Mendiolagaraik baino babes handiago lortu zuen. Uri Buru Batzarrak Mendiolagarai proposatu zuen alkategai, baina asanbladan Garitagoitia aukeratu dute. Nerea Garitagoitiak hamaika urte daramatza EAJko zinegotzi Zaldibarren, orain alkateordea da, eta kultur eta diruzain zinegotzia ere bai. Bi legegintzaldi alkateorde egin ondoren orain alkategai da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!