Bi behargin hil dira A8an izandako istripuan

Anboto 2010ko mar. 25a, 10:10

Atzo eguerdiko 13:15ean jazo zen ezbeharra, eta A8 autobidea itxi egin behar izan zuten. N-634 errepidean ere istripua izan zen 15:30 inguruan.

Atzo eguerdiko 13:15ean jazo zen ezbeharra, eta A8 autobidea itxi egin behar izan zuten. N-634 errepidean ere istripua izan zen 15:30 inguruan. A8an mantenu lanetan zebiltzan bi behargin hil ziren furgoneta batek atzetik harrapatu zituenean. Furgonetako gidaria larri zauritu zen, eta beste lagun bat ere zauritu zen. Izan ere, furgonetak gero beste auto bat ere jo zuen. Zaurituak helikopteroz eraman zituzten Mendaro eta Gipuzkoa ospitaleetara. Istripuaren ondorioz, autobidea Donostiako noranzkoan itxi zuten denbora luzez, Bilboko noranzkoan berriz errail bat bakarrik zabaldu zuten, Herrizaingo sailak jakinarazi duenez. Bost kilometro inguruko ilarak sortu ziren. Trafikoa N-634 errepidetik bideratu zuen Ertzaintzat. Hain justu ere, errepide horretan, Iurretatik Matienarako tartean beste istripu bat gertatu zen eguerdian, 15:30 inguruan. Lau kotxek elkar jo zuten eta ilarak areagotu ziren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!