Durangaldeko txistulariek Juan Lasuen omenduko dute Zaldibarren

Anboto 2010ko mar. 19a, 10:00

Durangaldeko 55. Txistulari Eguna gaur ospatuko da Zaldibarren, eta 40 bat musikarik eta dantzarik Juan Lasuen omenduko dute Txistulari Egunaren sortzailea.

Durangaldeko 55. Txistulari Eguna gaur ospatuko da Zaldibarren, eta 40 bat musikarik eta dantzarik Juan Lasuen omenduko dute Txistulari Egunaren sortzailea. Lasueni txistu ikaslea zela bururatu zitzaion egun hau antolatzen hastea. Orduko hartan, 10 txistulari batu ziren, 55 urte geroagoago entzuleen artean egongo da Juan Lasuen,antolatzaileek diotenez, \"pozik ikusiko du ziur asko, berak sortutako egun ederraren iraupen sendoa\". Durangaldeko Txistulari Eguna orain dela 55 urte Abadiñon egin zen lehenengoz, Durangaldeko txistulariek batzea eta txistu zaletasuna indartzea zen asmoa, eta horrela jarraitu dute urtez urte, antolatzaileek adierazi dutenez, \"garaiak agintzen dituen aldaketei egokituz, batez ere, errepertorio mailan\". Aurtengo Txistulari Egunean Durangaldeko musikari eta dantzariak eta Zornotza, Bilbo, Barakaldo eta Ondarroatik etorritakoak ere batuko dira.Egitarauaren barruan kontzertuak daude, eta joko diren piezen artean, Txantxibiri, esaterako, Jesús Egiguren durangarrak moldatu du.
Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!