Lanpostuetarako eskaerak aztertzen dabil Udala

Anboto 2010ko mar. 13a, 08:00

Durangaldeko Amankomunazgoak tokiko enplegua indartzeko burututako programa dela-eta Zaldibarri bost lanpostu dagozkio.

Durangaldeko Amankomunazgoak tokiko enplegua indartzeko burututako programa dela-eta Zaldibarri bost lanpostu dagozkio. Horietako lau lanpostu garbitzaile-brigadara bideratuko du Zaldibarko Udalak, eta bat administrari laguntzaile legez aritzeko. Izena emateko epea joan zen barikuan amaitu zen. Garbitzaile-brigadarako 48 pertsonak eman dute izena, eta administrari laguntzaile jarduteko 16. Orain Udala eskaera horiek baloratzen ari da, eta datorren astean hautatuei elkarrizketa pertsonalak egiten hasiko da. Idoia Mendiolagarai Zaldibarko alkateak azaldu duenez, garbitzaile-brigadak \"herrian garbiketa orokorra egingo du\"; hau da, herriko jesarlekuak-eta berriztatu eta lurpeko pasabidea eta parkeak garbituko dituzte. Admnistrari-laguntzailea liburutegi berriko informatizazioan lagundu eta Udalean arituko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!