Gaztetxearen seigarren urteurrena ospatuko dute gaur

Anboto 2010ko mar. 6a, 12:00

Hainbat ekitaldi antolatu ditu Zaldibarko Gazte Asanbladak Gaztetxearen seigarren urteurrena ospatzeko.

Hainbat ekitaldi antolatu ditu Zaldibarko Gazte Asanbladak Gaztetxearen seigarren urteurrena ospatzeko. Gaur opstauko da Zaldibarren Gaztetxearen seigarren urteurrena. Hasteko, 14:00etan aurreskua dantzatuko zaio Gaztetxeari eta, ondoren, herri-bazkaria egingo dute. Bazkal ostean, 16:00ak inguruan, Mis Ovarios 33 antzerki musikala eskainiko dute. 18:00etan poteo girotua egingo dute, Gaztetxean hasita. Azkenik, 22:30etik aurrera rock kontzertua ere izango da, Ze Esatek! eta Tribute to RIP taldeen eskutik. Atzo ere izan zen ekitaldirik. Umeentzako jolasak eta txokolatada egin zituzten, eta Berrizko Zain eta Billabonako Lain taldeek kontzertua eskaini zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!