Liburutegi berriko lanak aurreratuta daude

Anboto 2010ko mar. 5a, 13:17

Zaldibarko liburutegi berriko lanak nahiko aurreratuta daudela azaldu du liburutegiko arduradunak. Liburutegi berria Udaletxe parean egindako etxe eraikuntzaren beheko solairuan egongo da.

Zaldibarko liburutegi berriko lanak nahiko aurreratuta daudela azaldu du liburutegiko arduradunak. Liburutegi berria Udaletxe parean egindako etxe eraikuntzaren beheko solairuan egongo da. Liburuzainak azaldu duenez, \"kristalak, lurreko zura eta altzariak besterik ez dira falta lanak amaitzeko\". Liburutegi berria zaharra halako bi da eta, beraz, \"bi espazio bereizi izango dira, bata umeentzat eta bestea nagusientzat, lokalak horretarako ematen du-eta\". Ordenagailuak eta wifia ere izango ditu liburutegiak erabiltzaileen eskura. Abantaila hauetaz baliatuko dira liburutegian izena eman duten 700 pertsonak. Lanak Aste Santu inguruan-edo amaituta egongo direla aurreikusten dute, baina liburutegiko arduradunak dionez, \"gero liburutegi zaharretik 10.000 liburu inguru eraikin berrira eraman behar dira, eta baita altzari batzuk ere\". Idoia Mendiolagarai alkateak aipatu duenez, \"mankomunitateak sortutako lanpostu bat horretara bideratuko dugu hasieran\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!