Abadiñon izango da hurrengo itxialdia

Anboto 2010ko mar. 2a, 10:26

Otsailaren 26tik 28ra bitartean itxialdia egin zuten hainbat lagunek Zaldibarren, presoen eskubideen aldeko ekimen moduan. Abadiñok hartuko du itxialdiaren lekukoa, hilaren 12tik 14ra.

Otsailaren 26tik 28ra bitartean itxialdia egin zuten hainbat lagunek Zaldibarren, presoen eskubideen aldeko ekimen moduan. Hainbat ekimenekin bete zuten asteburua. [imgd]http://www.anboto.org/images/7100/7160/1.jpg[/imgd] Euskal preso politikoen kolektiboa borrokaldian murgilduta dago urte hasieratik. Eurekiko elkartasunez, itxialdia egin dute asteburuan Zaldibarren. Gaztetxean izan dute elkargunea, eta deneriko ekintzak egin dituzte: muralak, kontzentrazioak... \"Kalean borrokatzeko\" deialdia luzatu du amnistiaren aldeko mugimenduak. Martxoren 12, 13 eta 14ean abadiñon burutuko dute itxialdia, eta \"bizi osoko espetxe zigorraren aurka martxoaren 27an Jaenera martxa\" antolatu dute. Adierazi dutenez, \"bide luzea dugu aurretik, baina soilik herri presioaren bidetik lortuko dugu egoera lazgarri hau gainditzea\". Miaketen kontrako salaketak
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!