Itxialdia egingo du amnistiaren aldeko mugimenduak

Anboto 2010ko ots. 26a, 09:43

Zaldibarko amnistiaren aldeko mugimenduak itxialdia egingo du \" euskal presoen eskubideen defentsan\"; Gaztetxean egingo dute barikutik domekara.

Zaldibarko amnistiaren aldeko mugimenduak itxialdia egingo du \" euskal presoen eskubideen defentsan\"; Gaztetxean egingo dute barikutik domekara. Zaldibarko amnistiaren aldeko mugimenduak ezagutzera eman duenez, itxialdiaren bitartez herriko hainbat eragilerekin bilduko dira, \"euskal presoen muturreko egoera azaltzeko eta konpromisoak berresteko\". Durangaldeko amnistiaren aldeko mugimenduak deituta, hainbat mobilizazio antolatu dituzte astebururako, \"euskal preso politikoen kolektiboa otsailean zehar egiten dabilen borrokaldiagaz bat eginez\". Izan ere, amnistiaren aldeko mugimenduak adierazten duenez, \"otsailean euskal preso politikoen kolektiboa bis a bis moduko komunikazioei uko egiten dabil, azkeneko hileetan senideei behartutako miaketak salatzeko eta senide eta lagunentzako tratu duina eta begirunezkoa zor zaiela aldarrikatzeko\". Egitarauari dagokionez, ostiralerako elkarretaratzea antolatu dute herri guztietan. Barikuan goizeko 10:00etan, kontzentrazioa izango dute Durangoko epaitegi aurrean. Domekan, berriz, manifestazioa egingo dute Zaldibarren 18:00etan Bizi arteko zigorrik ez, heriotz zigorrik ez!, Eskubide guztien jabe, Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!