"Pozik" tonbolak izandako erantzunagaz

Anboto 2010ko ots. 17a, 14:14

Urtero antolatzen den tonbola solidarioan 8.560 euro batu zuten, iaz baino 300 euro gehiago.

Barikuan, urtero antolatzen den tonbola solidarioan 8.560 euro batu zuten, iaz baino 300 euro gehiago. Blanca Onaindia arduradunetako batek adierazi duenez, \"pozik\" daude \"jendeak emandako erantzunagaz\". Bizi dugun egoera ekonomikoa kontutan izanda ez zuten iazko kopurua handitzerik itxaroten eta hala gertatu da, beraz, \"eskerrak\" eman dizkiete parte hartu duten guztiei. Astero parrokian batzen den emakume taldeak antolatzen du tonbola solidarioa, eta aurten 28 urte bete ditu. Barikuan, guztira, 1.600 sari zeuden, eta gehienak banatu dituzte; emakume taldeak jositako mahai-zapiak, etxean egindako mermeladak, koadroak, umeentzako kojinak... Batutako dirua Zaldibarko hiru misiolarik Kolonbian, Haitin, Perun eta Boli Kostan dauzkaten proiektuak laguntzera bideratuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!