Diru-laguntza erabilita berriztatu egingo dute eskola ingurua

Anboto 2010ko ots. 14a, 12:30

Enplegu eta toki-jasangarritasunerako estatuko fondoko diru-laguntza eskakizuna egitea onartu dute aldeko sei boto eta lau abstentziogaz udalbatzarrak egindako azkeneko osoko bilkuran.

Enplegu eta toki-jasangarritasunerako estatuko fondoko diru-laguntza eskakizuna egitea onartu dute aldeko sei boto eta lau abstentziogaz udalbatzarrak egindako azkeneko osoko bilkuran. Aldeko botoak EAJren lau, PSEren bat eta independienteen boto bat izan dira; abstentzioak, berriz, EAko hiru eta PSEren bat. Abstenitutakoek azaldu dutenez, denborarik izan ez dutelako hartu dute erabaki hori. Izan ere, estatuak tokiko inbertsioetarako bideratutako laguntzak jasotzeko eskaera otsailaren 4an egin behar zen. Eskakizuna onartuz gero, 316.862,92 euroko diru-laguntza jasoko du Udalak. Diru horrekin Eskola inguruko zonaldea, hau da, bizitegi-sektorea 1, berriztatzeko proiektua ipiniko dute martxan. Proiektu horren barruan kaleen saneamendua egingo dute, uren kanalizazioa berriztatuko dute, argiztapena aldatuko dute lanpara berriak ipiniz, eta telekomunikazioen kableatua aldatuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!