Urteroko tonbola asteburuan

Anboto 2010ko ots. 12a, 08:17

Barikuan, 19:00etan hasita zabalik izango da astero-astero parrokian batzen diren emakume taldeak antoltazen duen tonbola. Emakume taldeak jositako mahai-zapiak, etxean egindako mermeladak, eta beste hainbat sari, 1600 izango dira guztira.

Barikuan, 19:00etan hasita zabalik izango da astero-astero parrokian batzen diren emakume taldeak antoltazen duen tonbola. Emakume taldeak jositako mahai-zapiak, etxean egindako mermeladak, eta beste hainbat sari, 1600 izango dira guztira. Asteburuan burutuko den Manos Unidas Gobernuz Kanpoko Erakindearen Gosearen Aurkako Kanpainarekin bateginda antolatu du emakume eliztar talde batek. Azken hiru hamarkadetan egin duten moduan, Kolonbia, Peru eta Boli Kostan lanean diharduten misiolari zaldibartarrek herrialde horietan dituzten proiektuak laguntzera bideratuko dute batutako dirua. Iaz esaterako, zaldibartarren parte hartzeari eta elkartasunari esker, 9.000 euro batu zituzten hiru herrialde horietara bideratzeko. Barikuan, 19:00etan hasita eta domekara arte urteroko lonja berean zabalik izango dute tonbola, eta gura duten guztientzako laguntzeko aukera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!