Santamañezar tontorrean landaketa egiten laguntzera deitu dituzte herritarrak

Anboto 2010ko urt. 24a, 12:00

Santamañezarreko tontorrean, bertako 1.200 arbola landatzeko antolatu duten irteeran parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak, Udaletxean egindako agerraldian.

Santamañezarreko tontorrean, bertako 1.200 arbola landatzeko antolatu duten irteeran parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak, Udaletxean eguenean egindako agerraldian. Datorren urtarrilaren 31n, 08:30ean Udaletxeko plazatik abiatzeko hitzordua ipini dute, lagundu eta parte hartu gura duten guztientzat; haur, guraso zein gazteak gonbidatu ditue Santamañezarren egingo duten arbolen landaketara. Santamañezarreko tontorra aurrerantzean eremu publikokoa izatea adostu zuen Udalak 2008ko azaroko udalbatzarrean, eta 27.000 euro ordaindu zizkien ordura arte jabe izandakoei. Orain urtebetetik zaldibartar guztiena den eremua zaintzeko beharra nabarmendu dute Udaleko agerraldian: \"Herriarentzako estrategikoa den Santamañezar mendiaren eremua zainduta mantentzea\" dela herritar eta naturzale askoren helburua nabarmendu du alkateak. Hain zuzen ere, mendizale horiei luzatu diete gonbita urtarrilaren 31ko hitzordura agertu eta Santamañezarren bertako 1.200 arbola landatzeko beharrezko eskulanagaz laguntzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!