Herriko soinujoleei buruzko liburuxka kaleratu du Lasuenek

Anboto 2010ko urt. 19a, 13:19

Herriko historia gordetzeko darabilen eginahalean, Zaldibarko soinujoleak izenburua daroan 28. liburuxka kaleratu du Balendin Lasuen zaldibartarrak.

Herriko historia gordetzeko darabilen eginahalean, Zaldibarko soinujoleak izenburua daroan 28. liburuxka kaleratu du Balendin Lasuen zaldibartarrak. Soinuak mende eta erdian herriko jaiak girotzeko izan duen garrantzia azpimarratuz zabaldu du liburua Lasuenek, eta trikitixak herrian izandako historiari errepasoa eman eta gero, soinujole zaldibartarren biografia eta argazkiak eskaintzen ditu. Eitzagabarrena baserrian 1895ean jaiotako Rafael Bildosola eta ondoren jaiotako beste hamaika soinujoleren biografiak jasotzen ditu liburuxkak, eta Zaldibarko Andra Mari eta Agurra kanten partitura eta letrak ere jasotzen ditu azken lanean Lasuenek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!