Santamañezar ingurua zainduta mantentzeko lanak

Anboto 2009ko aza. 12a, 17:59

Urtebete geroago, herritar talde bat aritu da urri amaieran Santamañezar inguruko zaindu beharreko bertako zuhaitzen zerrenda egiten: mantendu eta zaindu beharreko hamalau arbola zerrendatu dituzte.

Orain urtebete, iazko azaroan, onartu zuten udalbatzarrean, aho batez, Santamañezarreko tontorra eta inguruak Udalak erostea; lursaila publiko bilakatzeko, 27.000 euro ordaindu zituen Udalak.

Urtebete geroago, herritar talde bat aritu da urri amaieran Santamañezar inguruko zaindu beharreko bertako zuhaitzen zerrenda egiten: mantendu eta zaindu beharreko hamalau arbola zerrendatu dituzte. Ondoren, bertako arbola gehiago landatzen laguntzeko deialdia egingo diete zaldibartar guztiei, Mendiolagarai alkatearen berbatan jaso dugunez, “guztiona den ingurua zaintzeko konpromisoa hartu dezaten herritarrek bultzatu gura dugu”. Herriaren ingurune naturala auzolanean zaintzea lako “ohitura onak” mantentzearen garrantzia azpimarratu du alkateak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!